Kaixo lagun:
Mikel Peruarenaren “Su zelaiak” liburuari buruz hitz egiteko elkartu ginen
aurreko egunean. Irakurketa sakona izan da, bai gaiak bai idazkerak horrela
eskatu digutelako.
Urteari amaiera emateko eta hurrengoa hartzeko proposatzen dizuegun liburua hau da:
“Atertu arte itxaron”, Katixa Agirre
Elkartzeko eguna: URTARRILAK 27, asteazkena, 20:00etan
Jai Alai Tabernan
Bitartean, liburuaz gozatu!
Eta urte berri on!!!
Atertu arte itxaron, Katixa Agirre: Road Movie antzeko bat Euskal Herrian
barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide
lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan,
Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu
gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du
bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera.
Trebezia handia erakusten du
Katixa Agirrek bere lehenengo eleberri honetako hari mataza desberdinak josten:
1976ko martxoko Gasteizko borrokak agertuko dira batean, Benjamin Britten
konpositore ingelesa beste batean… Pertsonaiek Lekeitioko hondartzak, Arabako
bailarak, Bilboko kokteleriak edo Baztango baserriak bisitatu ahala, dotoreziaz
konbinatuko ditu egileak solas arinak eta hainbat gairi buruzko gogoeta finak.