2013/12/16

ISPILU HAUTSIA -Merce Rodoreda-

Kaixo lagun:
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta irakurrita, Euskal Herritik Katalunia aldera egingo dugu jauzia.
Oraingo honetan Merce Rodoredaren Ispilu hautsia proposatzen dizugu, Erein argitaletxearena.




Elkartzeko eguna URTARRILAK 29 izango da, asteazkena,
20:00etan Jai Alai Tabernan

Bitartean, liburuaz gozatu!

Ispilu hautsia, Merce Rodoreda: Ispilu hautsia, Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena, familia bateko hiru belaunaldiren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera, goraldi eta gainbeherarena, hain zuzen, eta toki eta denbora jakin batean gertatzen da: Bartzelonan, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibilaren ondorengo urteak arte . Toki nabarmena dute bertan Rodoredak bere obran zehar hamaika aldiz tratatu dituen gaiak eta kezkak: haurtzaroko paradisu galdua, familia barruko giro itogarria, nahi gabeko amatasuna, maitasunaren eta batez ere ezkon bizitzaren ezina, loreen unibertsoa, gerraren hondamena, gizakiaren bakardadea…; bai eta, modu lausoagoan bada ere, idazlearen beraren interes intelektualak ere: literatura, pintura, musika… Aldi berean, Ispilu hautsiak, denboraren halabeharrezko joanak, arian-arian, pertsonengan eta gauzetan eragiten duen hondamendia du gogoetagai: denborak dena suntsitzen du eta oroimena −sobera mitifikatua askotan− da haren kontra dugun antidoto bakarra.

2013/10/20

“ALKASOROKO BENTA”, Mikel Taberna (Susa, 2013)

Kaixo lagunok!
 Literatura Txokoak hasiera emango dio ikasturte berriari. Aurten ere liburuek eskaintzen dizkiguten istorio eta pasadizoetan murgilduko gara. Eta aurten ere gonbidapena luzatzen dizuegu Literatura Txoko honetan parte hartzera. 

 Irakurtzeko proposatzen dizuegun liburua hauxe da: 
 “ALKASOROKO BENTA”, Mikel Taberna (Susa, 2013)

 
Solasaldia egiteko eguna: AZAROAK 13, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
 BITARTEAN, LIBURUAZ GOZATU!

 Sinopsia: Alkasoroko benta, Mikel Taberna: Lesaka eta Bera artean dagoen herria da Alkasoro. Hango bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.

2013/05/25

15 ORDU EUSKARAZ - FLASHMOB-a



“Bada leku bat non mundua “Agurain” deitzen den…
eta bertan munduak euskalduna nahi du izan”.

15 ORDU EUSKARAZ

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
FLASHMOB-a AGURAINEN

2013-6-15, Larunbata
SANTA MARIA PLAZAN
Kaixo:
Ekainaren 15ean “15 ordu euskaraz” ekimena ospatu dugu Agurainen.
Egunean zehar izango diren ekintzen artean, iazko jaietan egin gabe utzi genuen Flashmob-a egingo dugu.
Esne Beltzaren "Nahi dut" abestia hartu eta Anderek koreografia bat jarri dio. Koreografia hau plazan bertan ikasi ahal izango dugu.
Behin ikasita, eta proba batzuk egin eta gero, grabatu eta ondoren Interneten izango dugu ikusgai.

Eguna baino lehen ikasten joateko, ondorengo estekan sartu:

FLASHMOB 1



Ensaiatu ezazue zuen lagunekin, familiarekin... etxean, ikastolan, elkarteetan...
Plaza beteko dugu!!!

2013/05/21

"AMAREN ESKUAK" (Karmele Jaio)

KAIXO LAGUNOK!
Literatura Txokoak Karmele Jaioren azken liburua irakurri berri du. Hamabi istorio, hamabi pertsonaia, hamabi kontakizun. Irakurketa gomendagarria oso!!
Aurretik ere, egile beraren “Musika airean” irakurri genuen, sentimenduz beteriko eleberria.
Karmele Jaioren “hirukotea” osatzeko, bere lehenengo eleberria irakurtzea gomendatuko dizuegu:
“Amaren eskuak” (Elkar, 2006)



Eleberri eder eta hunkigarri honek bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu; sentimenduak lehenengo orrialdetik agertuko dira.
 Solasaldia egiteko eguna:
EKAINAK 19, asteazkena, 20:00etan, Zabalarten
 Ikasturte honen azken solasaldi berezia egingo dugu, KARMELE JAIO gurekin izango baita. Egun horretan, bere liburuei buruz galdetzeko aukera izango dugu.
 BITARTEAN, LIBURUAZ GOZATU!

2013/04/18

KAIXO LAGUNOK!

Hemen duzue Literatura Txokoak irakurtzeko proposatzen duen hurrengoa:
"Ez naiz ni" Karmele Jaio
Elkar
 
Solasaldia egiteko eguna:
MAIATZAK 8, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
*Solasaldira ezin baduzue etorri, bidali zuen iruzkinak.
Literatura Txokokideekin partekatuko ditugu.
BITARTEAN, LIBURUAZ GOZATU!


Liburuari buruz:
Ez naiz ni, Karmele Jaio Eiguren: Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.
Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

2013/02/11

"ZAINDARI IKUSEZINA" , Dolores Redondo

KAIXO LAGUNOK!
Hemen duzue Literatura Txokoak irakurtzeko proposatzen duen liburua:
"Zaindari ikusezina"  Dolores Redondo
Erein


 
Solasaldia egiteko eguna: MARTXOAK 20, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan*Solasaldira ezin baduzue etorri, bidali zuen iruzkinak.
Literatura Txokokideekin partekatuko ditugu.


BITARTEAN, LIBURUAZ GOZATU!
Liburuari buruz:
Zaindari ikusezina, Dolores Redondo: Intrigaz etamisterioz betetako eleberri eder bat.Amaia Salazar inspektoreak bi erronkari egin behar die aurre aldi berean: Baztango bailaran gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak ikertu eta bere iragana gainditu.
Bere haurtzaro traumatikoaren eta Baztango biztanleen alegiazko munduaren artean, errudunaren aurpegia zirriborratuz joango da.
Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.