Kaixo lagun:
Aurreko astean eduki
genuen aurtengo lehen solasaldia, Katixa Agirreren “Atertu arte itxaron”
liburuaren ingurukoa. Solasaldia irudiz eta musikaz lagundu genuen. Atsegina
oso!!
Gure hurrengo
proposamena:
“Beste norbaiten zapatak”, Garazi Kamio
Elkartzeko eguna: MARTXOAK 16, asteazkena,
20:00etan
Jai Alai Tabernan
Bitartean, liburuaz gozatu!
Beste
norbaiten zapatak, Garazi
Kamio Anduaga: Lankide baten amaren
hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen
arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen
lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari
mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko
pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...