KAIXO
LAGUNOK!
Urte berriari hasiera emateko Literatura Txokoak hurrengo liburua gomendatzen dizue:
"Zintzoen saldoan" Jon Alonso
Txalaparta
Solasaldia egiteko eguna: OTSAILAK 6, asteazkena,
20:00etan, Jai Alai Tabernan
LIBURUAZ GOZATU eta URTE BERRI ON!!!
Liburuari buruz:
Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia
eta lapurra orain, taldetxo batekin euskal jatetxerik onenetan
lapurretan ari da. Baina negozioa zeharo okertuko da norbaitek euskal
sukaldaritzaren etorkizuna den Kepa Pedrotegi sukaldaria hiltzen
duenean. Gau horretan Pedrotegiren jatetxean afaldu zuen Enekoitzi
egotziko diote hilketa eta, salaketa horretaz libratzeko bidean,
abokatu, sukaldaritzakritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin
nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean..