Literatura
Txokoa aurrera doa.
Gure
azken irakurketa Harkaitz Canoren "Twist" izan da. Canok 80ko
hamarkadara eraman gaitu, hainbat osagaiez betetako liburuan:
adiskidetasuna, gerra zikina, maitasuna, lotsa, justizia, errua...
Irakurriko
dugun hurrengo liburua hau izango da:
"Arrain abisalak" Xabier Etxeberria-Martin Etxeberria (Elkar)
Solasaldia egiteko
eguna:
Ekainaren 13a, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
Bitartean, liburuaz gozatu!!!
* Liburuari buruz:
Erdi Aroko hildakoen kondairak eta gaur egungo tabernetako parrandak
abilki nahastuz, polizi eleberri original eta indartsua biribildu dute
Etxeberria anaiek, leku-garai guztiz zehatzean girotua eta umore
zorrotzez ondua; lagungarri izan dituzte erritmo bizia, hizkera
naturala, kontagaiaren ingurua ongi ezagutzeak ematen duen
sinesgarritasuna.