Kaixo lagun:
Irakurri
dugun azken liburua Ispilu hautsia izan da, Mercé Rodoreda idazlearena.
Liburu mamitsu honen bitartez Kataluniako familia aberats baten belaunaldiak ezagutu
ditugu, pertsonaien bizimoduak, poz eta tristurak eta nola ez, horien sekretu
eta mamuak.
Oraingo
honetan Alice Munroren Zorion
handiegia proposatzen dizugu, Meettok argitaletxearena.
Elkartzeko eguna OTSAILAK 26 izango da, asteazkena,
20:00etan Jai Alai Tabernan
Bitartean, liburuaz gozatu!
Zorion handiegia
Alice Munro
Hamar ipuin
berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak. Man Booker
International saria irabazi zuen 2009an.
Lehenengo
ipuinean, emazte eta ama gazte bat bere hiru haurrak galdu izanak sortzen dion
min jasanezinetik libratzen saiatuko da ustekabeko bideetatik. Beste batean,
emakume gazte batek, sedukzio ezohiko eta umiliagarri baten aurrean, buru argiz
baina modu desatseginean erantzungo du. Beste ipuin batzuk agerian utziko
dituzte, besteak beste, senar-emazte batzuen “zulo-sakonak”, haurren
krudelkeria susmatugabea nahiz mutil bati bere aurpegi desitxuratuak bizitzan
dakarzkion alde onak, eta txarrak. Eta lanari izenburua ematen dion ipuin
luzean, negu batean Sophia Kovalevskyrekin batera (XIX. mende amaierako
errusiar atzerriratu eta matematikari bat) bidaiatuko dugu. Bidaia Rivieran
hasiko du ―maitalea bisitatuko baitu han―, Parisen, Alemanian eta Danimarkan
jarraituko ―bertako doktore batekin egingo du topo zorigaiztoz―, eta Suedian amaituko
―han irakatsiko baitu, emakumezko matematikari bati lana eman nahi dion
Europako unibertsitate bakarrean―.
Argi eta aise, Alice Munrok
berriz ere gertaera eta emozio konplexu eta zailak jasotzen ditu ipuin hauetan,
gizon-emakumeak bizitzan gertatzen zaien horretara nola egokitzen diren eta
nola bizipen horiek sarri buruz gain egiten dien erakusten baitu.