2013/12/16

ISPILU HAUTSIA -Merce Rodoreda-

Kaixo lagun:
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta irakurrita, Euskal Herritik Katalunia aldera egingo dugu jauzia.
Oraingo honetan Merce Rodoredaren Ispilu hautsia proposatzen dizugu, Erein argitaletxearena.




Elkartzeko eguna URTARRILAK 29 izango da, asteazkena,
20:00etan Jai Alai Tabernan

Bitartean, liburuaz gozatu!

Ispilu hautsia, Merce Rodoreda: Ispilu hautsia, Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena, familia bateko hiru belaunaldiren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera, goraldi eta gainbeherarena, hain zuzen, eta toki eta denbora jakin batean gertatzen da: Bartzelonan, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibilaren ondorengo urteak arte . Toki nabarmena dute bertan Rodoredak bere obran zehar hamaika aldiz tratatu dituen gaiak eta kezkak: haurtzaroko paradisu galdua, familia barruko giro itogarria, nahi gabeko amatasuna, maitasunaren eta batez ere ezkon bizitzaren ezina, loreen unibertsoa, gerraren hondamena, gizakiaren bakardadea…; bai eta, modu lausoagoan bada ere, idazlearen beraren interes intelektualak ere: literatura, pintura, musika… Aldi berean, Ispilu hautsiak, denboraren halabeharrezko joanak, arian-arian, pertsonengan eta gauzetan eragiten duen hondamendia du gogoetagai: denborak dena suntsitzen du eta oroimena −sobera mitifikatua askotan− da haren kontra dugun antidoto bakarra.