Kaixo lagun:
Literatura Txokoa aurrera doa, Harkaitz Zubiriren “Etxekalte”
eleberriaren solasaldia izan eta gero. Liburuak Euskal Herriko hainbat
fabriketan bizi izandako egoera ekarri digu gogora, langileen eta horien
familien harremanen bidez.
Apirileko oporrak tartean, hurrengo hitzordua eta
aukeratutako irakurketa:
“Zuri-beltzeko
argazkiak”, Arantxa Urretabizkaia
Elkartzeko eguna: MAIATZAK 20, asteazkena, 20:00etan
Jai Alai
Tabernan
Maiatzak sorpresa
bat ekarriko digu. Adi egon!!!
Bitartean, liburuaz gozatu!
Zuri-beltzeko argazkiak, Arantxa
Urretabizkaia: Liburu honetan kontatu nahi dudanak, 1947an du hasiera
eta 1960aren inguruan bukaera.
Kontakizunaren
osagai nagusia nire haurtzaroa da, baina ez da hori kontatu nahi dudana. Are
gehiago, haurtzaro zehatz horren gauza asko ez ditut kontatu nahi eta ez ditut
kontatuko. Beste batzuk, berriz, ahaztu egin zaizkit, garbitu egin ditu
memoriak burmuinaren bazterretatik. Azken batean, gauzak geure modura oroitzen
ditugu, norberaren burmuinaren gutizien arabera.
Hauxe da
nire asmoa: nire haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak hartu dizkiot
iraganari eta argazki horiekin kontatu nahi dut nola izan zen hezia gaur
zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen bizitza, sasoi hartan,
urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun,
euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten inguruan.