KAIXO LAGUNOK!
Hemen
duzue Literatura Txokoak irakurtzeko proposatzen duen hurrengoa:
"Ez naiz ni" Karmele Jaio
Elkar
Solasaldia egiteko eguna:
MAIATZAK 8,
asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
*Solasaldira
ezin baduzue etorri, bidali zuen iruzkinak.
Literatura
Txokokideekin partekatuko ditugu.
BITARTEAN, LIBURUAZ GOZATU!
Liburuari
buruz:
Ez
naiz ni, Karmele Jaio Eiguren: Zerbait falta dute, zer
den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek,
lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko
dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako
harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek
eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek
dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.
Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi
istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren
arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin;
aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago
garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta
xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin
batez ere.